XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzuk barre egiten zuten... eta Pinpik ere barre egiten zuen beraiekin batera.

Beste batzuk ordea aurpegi txarra jartzen zuten, baina hori barregarri iruditu zitzaion eta barre algaraka hasi zen.

Ondoren, eskailera automatikoetan ibili zen gora eta behera.

Politena zen goitik beherako eskailerak behetik gora igotzen saiatzen zenean, eta behetik gorakoak goitik behera jaisten.

Baina ezin itxaron erazi ziezaiokeen luzaz urrezko orgari bere aita kuluxkaka zegoela.

Beraz, papertegira joan eta bertan zeuden borragoma guztiak erakuts erazi zizkion dendariari.

Mahai osoa gomaz beterik zegoen.

Pinpik begiak itxi eta bat hartu eta begiratu zuen.

- Bai, ba, hauxe nahi dut! -esan, ordaindu eta ate biragarritik kanpora atera zen.

Orga jauregira heldu zenean, bazkaria borborka zegoen mahai gainean.

Pentsa liteke nolako bazkaria izango zen.

Zerrikumeaz aparte, mahai-aurreko eta zopa asko zeuden, ondoren almandrongilak eta arroza eta patatak eta makarroiak, eta mahi-ondoko bezala hamar pastel mota desberdin.

Azken mokadua Alperrontzi erregearen ahoan ezkutatu orduko hasi zen Pinpernela mahaiaren inguruan saltoka.

- Zatoz jardinera, aitatxo.

Badakizu: bazkal ondoren zutik egon edo mila pauso eman beharko zenituzke.